XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezaguera berri honek, argitasun pragmatikoz errebindikatua, aurretik pintura eta eskultura birtualki gainditzea zekarren, hau da, orain arte teorizazio futuristek jarraitutako ikuskera sektoriala gainditzea, noizean behin interbentzio estetikoko helburu zehatzei hurbildu zitzaizkienak:

Literaturatik pinturara, eskulturatik arkitekturara e.a. (beti ere arte plastikoekin lotura mantenduz) eta halaber, errealitatearen interbentzio globalizatzaile, anizkoitza eta zabaldu baten eskuraezinezko beharra adierazten zuen, klabe bitalistan, baita optimistan ere (berez, unibertsoa alaitasunez berreraiki beharra zegoen), Wagnerren fusio osorantz, alegia, azkenik, artea bizitzarantz hurbilduko lukeena, beraz, eremu sozialerantz.

Guk, Balla eta Depero futuristok, fusio oso hori burutu nahi dugu, unibertsoa berreraikitzeko eta alaitzeko helburuarekin, hau da, osorik birsortzeko.

Ikusezinari, ukiezinari, aztaezinari, somaezinari, hezurra eta mamia emango diogu.

Unibertsoko elementu guztien eta forma guztien baliokide abstraktuak aurkituko ditugu, ondoren, gure inspirazioaren gogoaren arabera konbinatuko ditugu, mugimenduan jarriko ditugun multzo plastikoak eraikitzeko.

Boccionik aipatutako multzo plastikoa (hala eta guztiz ere figurazioaren eremuan amaitzen zena), Ballak eta Deperok analogismo piktoriko-plastikoaren arabera aztertzen dute, gerora ahalmen kinetikoz kalifikatuz (eskulturak bizia du, mugitzen da), soinuzko ahalmenez (ruidismoa) eta argazki-kromatikoez (argi-efektua).

Elementu berri hauek izan ziren Boccioni bera aldendu zutenak 1915ean Deperoren estudioa bisitatu zuenean.